Skip to main content
30 Jun 2016

Donostiako CTSS-ko autobustegiaren handitzeproiektua ekodiseinu neurriak erabiliz

Jon Mikel Dambolenea / Ingeniaritza zibileko gradua eta industria kudeaketan ingeniaritzan Masterra / ASMATU S.L.P

DonostiaBus (Dbus), bere autobus lineak handituz joan da eta autobus flota modu jarraituan hobetzen. Hau dela eta, Donostiako udalak Dbus Intxaurrondo autobustegiaren aparkalekuaren handitzea egitea erabaki du.

Asmatun egindako proiektuan, autobustegiaren handitzeko proiektuan ISO 14006 arauaren araberako ekodiseinuko kudeaketa sistemaren aplikazioa egin da. Ingurumen alderdi esanguratsuenak identifikatu egin dira eta udalari aurkeztu diren ingurumen hobekuntza neurriak ezarri dira. Azkenean ezarri diren neurriekin proiektuaren inpaktua neurri handi batean murriztu egin da. Halaber, enpresako beste zenbait proiektuetan ekodisenuaren kudeaketa landu egin da.

Curso académico: 2015-2016