Skip to main content
30 Jun 2016

Ermuko Saihesbidearen ingurumen zaintzarako sistemaren produktuaren ingurumen adierazpena

Javier Ruiz Olazabal / Bideetako Ingeniaria eta ingurumen kudeaketan Masterra / FULCRUM S.A

Proiektuaren helburua Ermuko Saihesbidearen ingurumen zaintzarako Visiontech4life sistemaren III. Motako ekoetiketa den produktuaren ingurumen adierazpena (Enviromental product declaration-EPD) lortzea izan da. Ingurumen inpaktua kalkulatzeko erabilitako softwarea LCA Manager izan da.

Ekoetiketa honen bitartez obra zibiletan ohiko zaintza ordezkatzen duen ingurumen zaintzarako sistema honen instalazioak duen ingurumen inpaktua ezagutzera eman nahi izan da. Sistema honek inpaktuaren arabera, neurketa denborak %40 eta 80%an murrizten ditu, eta halaber erantzun denborak %90 batean murrizten dira.

Curso académico: 2015-2016