30 Jun 2016
Bateria baten berregokitzapen prozesuaren bizi zikloaren analisia
Juan Carlos López Villar / Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua / REBATTERY
Proiektua berun azidoko bateria estandar eta REBATTERY-k berregokitutako bateria baten arteko bizi zikloaren analisi konparatibo bat garatzean zetzan.
Proiektu honi esker bizi zikloaren etapa desberdinetan ematen diren ingurumen inpaktu nagusiak ezagutu ahal izan dira, batez ere erabiltze etapan, zeinetan modu kuantitatiboan eta kualitatiboan, bateria estandar baten aurrean berregokitutako bateria batek suposatzen duen ingurumen hobekuntza frogatu egin da. Ingurumen inpaktua %24 baten murrizten dela, eraginkortasuna %20 batean handitzen dela eta honi esker % 20 aurrezpen ekonomiko ematen dela frogatu da, urte bat baino gutxiagoan berregokitzapen kostua amortizatua geratzen delarik, bateriaren eraginkortasunari esker.
Curso académico: 2015-2016