30 Jun 2016
Sistema P3 deituriko eraikuntza industrializatuko patentatutako sistemaren diseinua, fabrikazioa eta obran jartzearen Ingurumen onuren kuantifikazioa
Hegoi Andonegui Lobato / Meatzeetako Ingeniari Teknikoa, Meatzeen Ustiapenean espezializatua / CIDARK System S.L.
Proiektua CIDARK enpresan egin da, zeina prefabrikaturiko paneletan oinarritutako eraikuntza sistema berritzaile bat garatu duen. P3 System (Pre-engineered Portable Panels) patentatutako sistemaren onurak nabarmentzeko helburuarekin, lehendabizi sistemaren eraikuntza aukera desberdinak aztertzen dituen Bizi zikloaren analisi (BZA) bat egin da eta ondoren CIDARK-en eraikuntza sistemaren eta ohiko eraikuntza sistemaren (adreilua -hormigoia) arteko BZA konparatiba egin da.
Horretarako P3 sistema eta ohiko eraikuntza sistema osatzen dituzten elementu guztien informazioa bildu behar izan da. Egindako lana komunikazio hobeago bat eta lotutako ingurumen inpaktuen murrizketarako egon daitezkeen hobekuntza neurrien identifikazioa ekarriko du.
Curso académico: 2015-2016