Skip to main content
30 Jun 2016

Altzairutegiko hautsaren tratamendurako gaur egun merkatuan dauden teknologien eta DIGIMET garatutako teknologiaren arteko bizi zikloaren analisi konparatiboa

Ana Isabel Mañoso Blázquez / Industri deseinuko ingeniari teknikoa eta material aurreratuetan ingeniaritzan Masterra / DIGIMET2013, S.L.

Proiektuaren helburua Altzairutegiko hautsaren tratamendurako gaur egun merkatuan dauden teknologietan bizi zikloaren analisia egitea izan da. Analisi hau oinarritzat harturik, ikuspegi ekonomikotik eta ingurumen ikuspegitik funtsezkoak diren elementuz osatutako taula konparatibo bat garatu da.

Modu honetan DIGIMET-ek industrializazio fasea bukatzen duenean, DIGIMET-ek garatutako teknologia eta gaur egun dauden tratamendurako teknologien arteko analisi konparatibo bat egin ahal izango da. Gainera teknologia berri honen industrializazio fasea aurrera eraman ahal izateko, lege-betekizunen eta beharrezko baimenen bilaketa egin da.

Curso académico: 2015-2016