Skip to main content
30 Jun 2017

Energia biltegiratzerako sistemen arteko bizi ziklo analisi konparatiboa

Imanol Redondo Márquez / Kimikan Gradua / Tecnalia Research & Innovation

Merkatuan dauden zenbait energia biltegiratzeko sistemen arteko bizi zikloaren analisi konparatiboa egin da, zehazki aplikazio desberdinetan energia biltegiratzeko 3 bateria mota desberdinentzat.

Ikerketa honen helburua, aztertutako aplikazio bakoitza ingurumen ikuspuntutik zein den teknologia faboragarriena ezagutzea izan da. Halaber, Europar industriako sektore nagusientzat duen garrantzi ekonomikoagatik eta hornidura arriskua dela eta, CMR-ekin (Critical Raw Materials) erlazionatutako arazoak tratatzeko europar mailako ikerketa proiektuetan parte hartu da.

Zepak eta hiri-hondakin solidoen errausketako errautsak berreskuratzeko ohiko teknologien alternatiba teknikoak identifikatu eta ezagutzeko lanetan parte hartu da ere.

Curso académico: 2016-2017