Skip to main content
30 Jun 2017

Diseinu jasangarria duten produktuak bereizteko, EKOHUNTERS-en berezko ”EKO zigilua”-ren garatzea bere webgunean banatzeko

Endika Beti Abad / Ingeniaritza industrialean gradua Industria antolakuntzan ingeniaritzan Masterra / EKOHUNTERS S.L.

Bizi zikloaren analisiaren bitartez EKOHUNTERS S.L. enpresak batzen dituen 400 produktu baino gehiago aztertzen dituen zigilu baten garapena eta ezarpena egin da. Abiapuntuko informazioa fabrikatzaile guztiei komuna den galdera-sorta baten bidez batzen da, eta hortik ebaluazioa egiten da.

Aztertutako produktuaren diseinu jasangarriaren indikatzailea den bizitza zikloaren etapa bakoitzeko, ehuneko bat lortzen da. Halaber, proiektuaren eremuan, jasangarritasunari buruzko memoria garatu da enpresarentzat eta karbono aztarnaren kalkuluan MAPAMA-k ematen duen zigilua lortu da ere.

Curso académico: 2016-2017