Skip to main content
20 Aug 2019

Ontzien ekodiseinua ekonomia zirkularra hobetzeko aukera gisa

Marko Alexander Caballero Entenza / Ingeniaritza Mekanikoko Gradua / Ecología, Reciclaje y Medio Ambiente, S.L. (Ekorec)

Supermerkatuan erabilera bakar baterako pentsatuta dauden plastikozko ontzi anitz daude. Gainera, hautariko ontzi batzuk ez daude ekodiseinuaren ikuspegitik diseinatuak, honek birziklapena zailtzen duelarik eta batzuetan ia ezinezkoa egiten duelarik. Proiektu honen helburua, ekodiseinuarekiko eta birziklagarritasunarekiko ontziek duten egoera ezagutzea izan da, ondoren ekodiseinuko estrategia aplikagarriak eta eraginkorrak proposatu direlarik. Merkatuan dauden hainbat sektoreko edukiontzien laginak eta hainbat materialen bateragarritasuna aztertu dira. Plastikoen konbinazioek birziklatzeko prozesuan izan ditzaketen eragozpenak aztertu dira ere. Emaitza moduan, erabilera bakarreko plastikozko ontziek ekodiseinuarekiko duten egoera, txosten batean azaldu da, ingurumen jardunbide egokien adibideak ere identifikatu direlarik.

Azterketa, erabilera bakarreko plastikozko edukiontzientzako ekodiseinurako proposamenekin osatu egin da, modu honetan ekoizle/enbalatzaile, banatzaile, kontsumitzaile eta birziklatzaileek ekonomia zirkular baten garapenean aurrera egin dezaten.

Curso académico: 2017-2018