20 Aug 2019
Produktuaren ingurumen aztarna lortzea eta ingurumen zaintzarako txostenen garapena CIE AUTOMOTIVE eta VICINAY SESTAO enpresentzat
Marcos Espiñeira Losada / Geologian Gradua / CIE Automotive / Vicinay Sestao
Proiektua, CIE Automotive-ek bere piezen ingurumen aztarna ezagutzea ahalbidetzen duen kalkulu metodologia bat garatzean datza. Proiektuaren garapenean, CIE Automotiven lan egiten diren bost teknologia kontuan hartu dira, teknologia bakoitzeko pieza esanguratsu baten prozesuaren analisiaren bidez.. mMetodologia honen helburua, bezeroei eskaintza fasean produktuen karbono aztarna erraztea da.
Bestaldetik, CIE Automotive eta Vicinay Sestao enpresentzat ingurumen zaintzarako txostenak egin dira, zeinetan euren lehiakideekiko duten ingurumen-errendimendua alderatuz eta sektoreko joerak bilatuz, ingurumen-aldagaia integratuz, erabakiak hartzeko informazio nahikoa batu den.
Curso académico: 2017-2018