20 Aug 2019
Hondakin plastikoak kudeatzeko eta erabiltzen ez diren ibilgailuen eremuan berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuen garapenean Zicla-ri laguntza teknikoa
Sara Andrés Sáez / Zientzia Kimikoetan Gradua / Hondakinno, S.L (Zicla)
Elkarlan honen helburua hondakin plastikoak kudeatzeko eta erabiltzen ez diren ibilgailuen eremuan berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuen garapenean laguntza teknikoa ematea izan da.
Adibidez, erabiltzen ez diren ibilgailuen osagai plastikoak balio erantsi altuko pelletak lortzeko birziklapenari buruzko CAR MINING proiektua edo motorra kontrolatzeko unitateen erauzketa, batzea eta tratamendua birmanufakturarako eta merkaturatzeko bideragarria dela frogatzen duen BALIDECU proiektuak aztertu dira. Halaber, enpresaren iraunkortasun barne estrategian lan egin da, Bilboko bulegoko jardueren ingurumen aztarnaren kalkulua garatuz.
Curso académico: 2017-2018