Skip to main content
20 Aug 2019

Edukiontzi hondakinen Kudeaketa Sistemen azterketa. Gaur egungo egoera eta kanpo testuingurua

Silvia Pérez Bezos / Arkitekturan Gradua / Ihobe, S.A.

Proiektuak, ontzi-hondakinen sorrera eta kudeaketaren gaur egungo egoera ezagutzeko aukera ematen duten bi ikerketa garatu ditu, kudeaketan ematen diren arazo eta inpaktu nagusiak eta aplikatutako jardunbide egokiak aztertuz.

Ontzi hondakinen kudeaketa sistemen abantailak eta desabantailak aztertu dira: kudeaketa-sistema integratua (KSI) eta gordailu eta itzulketa sistema (GIS). Estatu mailan dauden GISari buruzko azterketa batzuen berrikuspena eta konparaketa egin da. Gainera, gordailu eta itzulketa sistemak ezarri diren Europako lau herrialdetako kasuak aztertu dira eta estatu mailan gordailu sistemari loturiko esperientziak eta kasu-praktikoak identifikatu dira ere. Era berean, HORECA kanaleko (ostalaritza, jatetxe eta catering) edari ontzien kudeaketa aztertu da, hondakinen hierarkian lehentasunezko neurri dela eta, batez ere euren berrerabiltzea aztertu egin da.

Curso académico: 2017-2018