13 May 2020
Sorgailu elektriko eta motor baten produktuaren Ingurumen adierazpena
Eider Iturrate Barrenetxea / Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua / Lancor 2000, S.Coop
Lancor 2000, S.Coop-en burutu den proiektuaren helburua, produktuen Ingurumen Adierazpen (EPD)bi garatzea izan da. Aztertutako produktuak GSIP-350.24-52 sorgailua (Iman iraunkorreko sorgailu sinkronoa) eta MSIP-125.40-20 motorra (Iman iraunkorreko motor sinkronoa) izan dira.
Ingurumen adierazpen horiek garatzeko, lehenik eta behin produktu bakoitzaren Bizi Zikloaren Azterketa (BZA) egin da, “Cradle to Grave” irismenarekin. Gainera, proiektua ISO 14040 eta ISO 14044 arauak betez egin da, eta PCR-ed3-EN-2015 04 02 “Electrical, Electronic and HVAC-R Products” jarraituz, datuen egiazkotasuna ziurtatu ahal izateko.
Curso académico: 2018-2019