Eraikuntzan, ekonomia zirkularreko negozio eredu iraunkorragoa garatzea hiri sektorean
Tecnalian egon den bitartean, Horizon 2020 programa europarrak finantzatzen duen CINDERELA proiektuan lan egiten aritu da. Proiektuaren helburua ekonomia zirkular batean negozio eredua garatzea da, hirietako hondakin korronteetatik bigarren mailako lehengaiak berreskurapena ahalbidetzea da, ondoren eraikuntzako aplikazioetan erabiltzeko. Egindako lanak, EAEko hiri eta erdi hiriko hondakinen materialaren fluxua aztertzea suposatu du, gero datu hauek guztiak irudikatzeko eta aztertzeko, ondoren geo-bisualizazio tresna baten laguntzaz, erabakiak hartzen lagunduko duena. Azkenik, azterketa bibliografiko baten bidez, aztertutako hondakinen korronteetako baten balio-katearen azterketa egin da eta PESTEL azterketa bat egin da, hondakinen balorizazioaren bideragarritasuna aztertzeko.