Merytronic enpresaren MRT-700, RTU eta TSA ekipamenduen bizi-zikloaren azterketa
Proiektu honetan, Merytronic enpresaren hiru ekipamenduen Bizi Zikloaren azterketak egin dira, zehazki MRT-700, RTU eta TSA, aztertu dira, haien inpaktuak eta hauek nondik datozen identifikatzeko asmoaz, eta hobetzeko hainbat proposamen egin dira. Bizi zikloaren azterketak, ekipamendu elektriko, elektroniko eta HVAC-rako PEP ekopasporteko PCRa jarraituz egin dira eta bizi zikloaren fase guztiak hartu dira kontuan, hau da, materialen lorpenetik produktuaren bizi-amaiera arte. Ingurumen inpaktu kategoria desberdinak aztertuz, inpaktu nagusiak, ekipo bakoitzarentzat ehuneko desberdinak izanik, erabilera-fasearekin lotzen direla ikusi da, bizitza osoan kontsumitutako elektrizitatearen ondorioz, eta ekipoak berak, Elektronikak talde hauetan inpaktu handia duelako.