CIE Automotive eta Euskaltelen CDParen posizionamendua hobetzea. CIE Amaya lantegiaren ingurumen-aztarna korporatiboaren kalkulua
Praktiketan zehar, CIE Automotive enpresarentzako bi proiektu burutu dira. Alde batetik, bere lantegietako batean Ingurumen Aztarna Korporatiboaren (HAC) kalkulatu egin da, kasu honetan CIE Amaya. Bai datuen bilketa eta bai emaitzak lortzeko eta ondorengo analisiak errazteko, kalkulu-tresna bat diseinatu egina da, bizi-zikloaren inbentarioaren eta karakterizazio-faktoreen arabera ingurumen-aztarna kalkulatzeko.
Honetaz gain, enpresari, Carbon Disclosure Project-en (CDP) enpresaren posizionamendua hobetzeko proposamenak egin zaizkio. Horretarako, CIE galdetegia ebaluatzeko simulaziorako tresna bat egin da, hobekuntzarako ahalmena duten galderak identifikatu direlarik eta 2019rako galdetegirako ekintza-plana proposatu delarik, enpresak ebaluazioan sektoreko batez besteko lortzeko aukera ematen ziolarik. CIE Automotive-en egindako ariketaren antzekoa eginez eta sortutako tresnak aprobetxatuz, Euskaltel-ek CDP-n duen egoera aztertu da eta ekintza plan bat proposatu da hurrengo urtean kalifikazioa handitzeko.