Recircular plataformarentzat gizarte, ingurumen eta ekonomia adierazleen definizioa
recircular.net, on line plataforma baten bidez, hondakinak lehengai bezala berreskuratzeko enpresak lotzen dituen start-up bat da. Proiektuan zehar hondakinak berreskuratzeko aukerak, ingurumenean, gizartean eta ekonomian dituzten inpaktua neurtzeko tresna bat garatu da. Ingurumen-ebaluazioa Bizi Zikloaren Azterketa ikuspegitik egiten da eta hondakinen korronte desberdinetarako, ohiko kudeaketaren aldean berreskuratzeak dakarren karbono aztarnaren murriztea, energia-eskaera metatua eta ur-aztarna kalkulatu delarik. Gizartearekin, osasunarekin eta lanpostuekin lotutako adierazleak, eta hondakinak berrerabiltzearekin lotutako adierazle ekonomikoak garatu dira inpaktuen kalkuluan sartzeko. Azkenik, recircular-en eragina, Garapen Jasangarriaren helburuetan egindako inpaktua erlazionatu da.