Skip to main content
13 May 2020

Bizi Zikloaren Azterketa, Ingurumenaren zaintza eta Ekonomia Zirkularrarekin erlazionatutako beste proiektu batzuk

Olatz Noya Gutierrez / Ingurumen Zientzietan Gradua, Ingurumen Ingeniaritzan Ikerketan Masterra / Ihobe

Ekonomia Zirkularraren arloan lan egin da. Alde batetik, Euskadin hondakinen birzirkulatzeak dakarren berotegi-efektuko gasen murrizketa kalkulatzeko tresna bat garatu da. Enpresetan beira botilak berrerabiltzearen onurak eta eraginak ulertzeko, bizi-ziklo azterketa konparatiboa bat egin da ere. Bestaldetik, Eusko Jaurlaritzarentzat EAEn birgaikuntzaren merkatua sustatzeko garatu daitezkeen politika publikoak batzen dituen txosten bat idatzi da.

Era berean, elektrizitate sektoreko enpresentzat ekonomia zirkularreko adierazleen planteamendu bat egin da, Iberdrolarentzat pilotu bat egin delarik. Hiru enpresa energetikoen Ingurumen Zaintza egin da ere: Iberdrola, EDP eta Siemens-Gamesa, azken honen txostena idatziz.

Curso académico: 2018-2019