Skip to main content
13 May 2020

Euskaltelen Datu Birtualen Zentro Zerbitzuaren Bizi Zikloa azterketa eta Datuen Tratamendu Zentroekin lotutako Erosketa Publiko Berderako irizpideak aztertzea

Haizea Suarez Arnaiz / Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua / Euskaltel

Alde batetik, Europako Batzordeak epe laburrean zabaldu nahi dituen Datuen Tratamendurako Zentroen (CPD) irizpideen analisia egin da. Irizpide horien detekzioak eta ezagutzak, konpainiak etorkizuneko lizitazio publikoko eskakizunei aurrea hartzeko aukera emango die.

Bestalde, Euskaltelen datu birtualen zentroaren (DCV) zerbitzuarekin lotutako bizi zikloaren azterketa egin da. Ikerketaren helburua, zerbitzuaren ingurumeninpaktu handienak dituzten bizi-zikloaren faseak atzematea da, horiek murrizteko helburuarekin. Ildo horretatik, bizi zikloaren inbentarioaren bilketa zehatza egin da, material multzoak, garraioak, fabrikazio prozesuak etab., eta banaketa-lerroen instalazioarekin eta azpiegiturekin lotutako bestelako alderdiak aztertuz, hauen erabilpenean ematen den energia eta materialen kontsumoa ere kontuan hartuz.

Curso académico: 2018-2019