EKO-berrikuntza ekintzak RECIRCULAR plataforma hobetzeko
Proiektu honetan hondakinen balorizazioarekin lotutako bi lan desberdin egin dira. Alde batetik, materialak beren bizitzaren amaieran birziklagarritasuna eta horien mugak ardatz hartuta. plastikozko produktuen ekodiseinurako gida bat egin da. Bestalde, hondakinak berreskuratzeko recircularrek duen Inpaktuaren Neurketa Metodologian hobekuntzak egin dira eta bere eguneraketa. Bizitza Zikloaren Analisiaren ikuspegiarekin, Recircular.net plataforman egiten den saihestutako inpaktuaren kalkulua eta inplikatutako enpresen arteko ingurumen-kargak bereizpena birplanteatu dira. Horrez gain, produktu kategoria eta material osagarriekin osatu da plataforma. Azkenean, birziklatu beharrean, aktiboen eta materialen berrerabilerara bideratutako lan ildo gehigarri bat garatu da, eta horrek bizitza amaieran dakarren hobekuntza kalkulatu da ere.