22 May 2023
CGM.3.Tentsio ertaineko gelaxken familiaren bizi-zikloaren analisia. Produktuaren ingurumen-adierazpena (EPD), PEP Ecopasssport sistemaren arabera.
Iñaki Lejarreta Aurrekoetxea / Ingurumen Ingeniaritzako Gradua / Ormazabal
Egindako proiektuaren ardatza nagusia, tentsio ertaineko gelaxken familiarentzat Bizi Zikloaren Azterketa (BZA) eta Produktuaren Ingurumen Adierazpena (EPD) aldi berean egitea izan da. Era berean, produktu- eta erakunde-mailako betekizunak identifikatzeko, ekonomia zirkularraren arloko barne-diagnostikorako tresna bat sortu da.
CGM.3 produktu familiaren BZAren proiektua, ISO 14044:2006 arauaren eta ISO 14067:2018 arauaren jarraibideetan oinarritu da. PEP Ecopassport estandarraren arabera modelizatzeko eta egiaztatzeko, SimaPro modelizazio-softwarea erabili da.
Curso académico: 2020-2021