Skip to main content
22 May 2023

EEHen kudeaketaren analisia eta Bizi-zikloaren azterketa

Peio Andres Larrabe / Industria Diseinuan Ingeniaritza / Belako Lanak SLU

Belako Lanak eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko planta bat du, Ekonomia Zirkularraren eta Ekoeraginkortasunaren printzipioak aplikatuta, bere jarduerak sortzen dituen hondakinen kudeaketan sortutako inpaktuak murrizteko, batez ere logistikari eta garraioari dagokienez.

Instalazioko BZA desberdinak egin dira eta EEHak kudeatzeko dauden alternatibekin alderatu dira, emaitza positiboak lortuz. Horren helburua enpresako hondakinen kudeaketa optimizatzea izan da.

Era berean, trazabilitatearen digitalizazioan, prozesuen azterketan, artearen egoeran eta EEHen kudeaketan jardunbide egokien integrazioan lan egin da.

Curso académico: 2020-2021