Skip to main content
22 May 2023

Orona enpresarentzat, hainbat igogailu-modeloren PIAak garatzea. Eroski enpresarentzat, eskualdeko esneen produktuen ingurumen- jarduera eta ingurumen-aztarnaren komunikazioa

Nerea Salbidegoitia Leon / Kimika ingeniaria / Orona eta Eroski

Oronan egindako lana, igogailuen PIAak (Produktuaren Ingurumen Adierazpenak) modu sistematikoan egiteko, IHOBEk garatutako tresnan, zenbait doikuntza egitea eta egiaztatzea izan da. E10, S15, S19, S16 eta S18 igogailu-modeloen bizi-zikloaren analisiak egin dira, eta emaitzak BZAren txostenetan eta PIA banatan islatu dira, azken hauek egiaztatu direlarik. Enpresa honentzat garatutako beste lan bat Karbono Aztarna konpentsatzeko sistemei buruzko informazioa biltzea izan da.

Eroskiren kasuan, ingurumen-jarduera komunikatzeko bi metodologien azterketa konparatiboa egin da: Eco-score eta Enviro-score. Bestalde, eskualdeko esneen ingurumen-aztarnaren kalkulua egiteko datuak biltzeko formularioak sortzen ere parte hartu du ikasleak.

Curso académico: 2020-2021