22 May 2023
Ingurumen-aztarna korporatiboa
Blanca Bárcena Sampedro / Industria Diseinuan Ingeniaritza / Ternua Group
Proiektua, Ternua Group enpresaren 2020. urteko Ingurumen Aztarna Korporatiboa egitean datza. Lanaren lehen zatia, erakunde-mugak identifikatu ondoren, taldearen sarrera eta irteera guztien inbentarioa egitea izan da, hala nola kontsumitutako energia eta erregaiak, ondasunen erosketa edo produktuen garraioa, besteak beste. Ondoren, Ecoinvent adierazleetatik abiatuta, sarrera eta irteera horiei dagozkien ingurumen- adierazleak sortu dira.
Enpresaren ingurumen-aztarna korporatiboa lortzeko, karakterizazioaren emaitzak inbentarioko datuekin Excel dokumentu batean gurutzatu dira. Azkenik, lortutako emaitzak aztertzeko, Ingurumen Aztarna Korporatiboaren Txostena egin da.
Curso académico: 2020-2021