22 May 2023
WSLENS pieza baten bizi-zikloaren analisia
Aitor Aizpuru Alonso / Industria Diseinuan Ingeniaritza / Walter Pack
Walter Pack enpresak gidatutako proiektua bi lan-ildotan banatu da: bizi-zikloaren analisia (BZA) eta karbono-aztarnaren azterketa.
Alde batetik, BZA, esleitutako piezaren (WS Lens) ekoizpen-prozesua ezagutzean eta inplikatutako datu guztiak lortzean zetzan, beharrezko kalkuluak egiteko.
Lortutako datuekin, SimaPro tresnarekin analisia egin zen eta azken emaitzak aurkeztu ziren. Bestalde, karbono-aztarna aztertzeko, bezeroari beharrezko datuak eskatu zitzaizkion, eta MITECOk (Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa) sortutako Excel tresna batean sartu ziren, zeinak erakundeak sortutako guztizko isurien kopurua neurtzeko aukera ematen duen.
Curso académico: 2020-2021