Skip to main content
22 May 2023

Produktuaren karbono-aztarna kalkulatzeko tresnaren diseinua

Iñigo Fernández de Quincoces / Industria Diseinuan Ingeniaritza / Udapa S. Coop.

Nekazaritzako elikagaien sektorean patata landu, prozesatu eta banatzen duen UDAPA S. COOP. Arabako kooperatiba enpresaren produkzioaren Karbono Aztarna kalkulatzeko gai izango den tresna bat diseinatu eta garatu da. Tresna honi esker, 2,5 eta 3 kg-ko formatuetan, Monalisa eta Agria barietateetarako produktuen Karbono Aztarna kalkulatu ahal izan da.

Karbono-aztarna honetarako, azterketa bat egin da Eusko-label pataten bizi-zikloaren hiru fasetan: nekazaritza-etapa (fitosanitarioak eta ongarriak barne, horien garraioa, makineria eta lurzoruaren erabilera-aldaketa), produkzio-etapa (energiak, material osagarriak, ontziak eta horien garraioak, besteak beste) eta, azkenik, salmenta-etapa (patataren banaketa, patataren kontsumoa eta sortutako hondakin organikoak eta ontzi-hondakinak barne).

Curso académico: 2020-2021