Skip to main content
22 May 2023

Ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularraren arloetan proiektuak garatzea

Lucas Avila Nebreda / Industria Diseinuan Ingeniaritza / Circular design factory

Circular Design Factory-n garatutako lanak, nekazaritza eta elikagaien sektorerako packaging produktu berrien ekodiseinu-prozesuan parte hartzea barne hartu du. Egindako lanen artean, gaur egun merkatuetan dauden aukerak baino ingurumen-inpaktu txikiagoa duten alternatibak bilatzearekin lotuta, Bizi-Zikloaren Analisia egin da. Konfigurazioan erabiltzen diren materialen arabera, produktuen ingurumen-portaera konparatu da.

Azterlanak ohiko materialak (poliestirenozko aparrak) eta landare-jatorriko biomaterialen formulazioak hartu ditu barne. Hainbat sektoretan (altzariak, eraikuntza edo oinetakoak...) birziklatutako materialen aplikazio berriak bilatzeko, prozesu industrialetako hondakin plastikoen eta kontsumo hondoko plastikoen karakterizazioan parte hartu du ere.

Curso académico: 2020-2021