:
Menura itzuli
Zabaldu:
Circular Berrindartzea 2024 Programak gazteen enplegua bultzatuko du, deskarbonizaziorantz aurrera egiteko
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (Ihobe) kudeatutako Basque Circular Hub-ek Circular Berrindartzea 2024 Programa abiarazi du, Novia Salcedo Fundazioarekin lankidetzan. Programak bi helburu dauzka: Euskadin gazteen enplegua sustatzea eta euskal ETEek ekonomia zirkularrari lotutako erronkei aurre egin ahal izatea. Programak edizio honetan daukan helburua da deskarbonizaziorantz aurrera egitea, euskal enpresetako bizi zikloaren ikuspegia aintzat hartuta, gaikuntza prozesuan dauden gazteekin lankidetzan.
Programa honen esparruan, enpresek deskarbonizazioan lan egiteko aukera izango dute, hiru ikuspegirekin:
Programa tresna batean oinarrituko da, izan ere, Ihobek garatutako doako web tresna bat da, abiapuntuko datu berberetatik abiatuta hainbat ingurumen metrika integratzen dituena, erakundeei kalkulu lana errazteko.
Programa maiatzean hasiko da, eta 5 hilabeteko iraupena izango du. Denbora tarte horretan, enpresa bakoitzak gaikuntza prozesuan dagoen gazte bat hartuko du. Gazte horiek praktikaldia egingo dute atxikitako enpresetan. Hala, prestakuntza emango zaie, eta Ihobek emandako tutoretza teknikoa jasoko dute. Prestakuntza eta tutoretza teknikoa Ihobek finantzatuko ditu.
Enpresaren eta gaztearen arteko lankidetza Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatutako beka baten bidez egingo da, Circular Berrindartzea 2024 Programaren bidez, eta Novia Salcedo Fundazioak bideratuko du.
Programan parte hartu nahi duten enpresek apirilaren 17a baino lehen eman dezakete izena: https://forms.office.com/e/AGLv3BihCh
Programa hau Basque Circular Hub Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroaren bidez antolatu da. Ihobe sozietate publikoak kudeatu du, eta honako hauen arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Gasteizko Udala, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Mondragon Unibertsitatea, Tecnun-Ingeniaritza Eskola (Donostiako Campusa, Nafarroako Unibertsitatekoa) eta Tknika-Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa.
Gomendatu web orri hau
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut