:
Menura itzuli
Zabaldu:
Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa liderra da enpresei ekonomia deskarbonizatu eta zirkular baterako trantsizioan laguntzen. Ekonomia zirkularrak eta klima-aldaketak dakartzaten erronken aurrean, garapen jasangarriko eredu bat bultzatzen da. Eredu horretan, produktuen, materialen eta baliabideen balioari ahalik eta denbora luzeenean eusten zaio ekonomiaren barruan, eta, horren bidez, hondakinen sorkuntza murrizten da eta hondakin horiek produkzio-ziklo berrietan berrerabiltzeko aukera sustatzen da.
Zer zerbitzu eskaintzen dizkie Basque Circular Hub sareak enpresei?
Aldaketa errazteko, ekonomia zirkularreko hainbat zentro aurreraturekin osatutako Basque Circular Hub Sarea ezarri du Ihobek. Zentro horiek berrikuntza-plataformak dira, eta, bertan, ekintzailetza berdeko ekimen berriak sustatzen dira, gure enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Basque Circular Hub sareak enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuen artean, honako hauek aipa daitezke:
ENPRESA NAIZ atalean, Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten enpresek Basque Circular Hub-ek eskaintzen dituen zerbitzuak aztertu ditzakete. Gure webgunea eguneratuta dago une bakoitzean eskuragarri dauden zerbitzuekin. Zerbitzu horiek azpimenuen bidez aztertu daitezke.
Gomendatu web orri hau
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut