Ihobe

  • RSS
  • Nabigatzeko hizkuntza|
  • |
  • |
  • Menuan sartu
  • Edukira jo

Menu nagusia

  • Edukira jo
  • Zer da HUB?
  • Nolako jarduerak gauzatzen ditu?
  • Enpresekin egindako proiektuak
  • Non dago

Hasierako menua

  • Edukira jo
  • Zer da Basque Circular HUB?
  • Zeintzuk dira ekimeneko partaideak?

Menura itzuli

  • Hemen zaude:
  • Zer da HUB?
  • Zeintzuk dira ekimeneko partaideak?

Zeintzuk dira ekimeneko partaideak?

Zabaldu:  

  • facebook
  • Tweet
  • linkedin
  • meneame

Edukia

Basque Circular Hub lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da, zeren eragile hauek parte hartu baitute haren eraketan: Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak, Deustuko Unibertsitateak, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, Tknika - Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroak eta Novia Salcedo Fundazioak.

IHOBE

¿Quiénes participan en la iniciativa?Ihobe sozietate publikoak kudeatuko du zentroa. Ihobe sozietate publiko bat da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita dagoena.. Ihobek Euskadiko ingurumen-hobekuntzan lagundu eta Euskadin jasangarritasuna bultzatu nahi du. Horretarako:

  • Ingurumen-jakintza sortzea eta ezagutaraztea bultzatzen du.
  • Enpresekin, herri-administrazioarekin eta herritarrekin lankidetzan dihardu.
  • Ingurumenaren hobekuntzaren eragile eta parte-hartzaile aktiboa da.
  • Jakintza eta baliabideak partekatzen ditu, oinarrian bikaintasuna eta gizarte erantzukizuna dituela.

Informazio gehiago: www.ihobe.eus

NOVIA SALCEDO FUNDAZIOA

Novia Salcedo Fundazioa erabilera publikoko kultur fundazio pribatu bat da. Euskal gizartean itxaropen konstruktiboko jarrera hedatzeko sortu zen. Gazteekin dihardu, eta ildo estrategiko hauek ditu:

  • Gazteen laneratzea sustatzea, berrikuntzaren eta balio-ekarpenaren bitartez, tokiko ikuspegitik eta ikuspegi globaletik.
  • Berrikuntza Sozial aplikatuko ikerkuntza eta ezagutza garatzea eta Berrikuntza Sozialaren agente eragile izatea.
  • Esparru politiko, sozioekonomiko eta kulturalaren eragile garrantzitsuengan eragitea, eta horiek mugiarazi eta mobilizatzea, haien lankidetza aktiboa, gizartearen kontzientziazioa eta gazteen inplikazioa bilatuta.

Informazio gehiago: http://www.noviasalcedo.es/eu/hasiera/

EUSKADIKO UNIBERTSITATEAK

Basque Circular Huba Euskadiko unibertsitate eta prestakuntza-zentroei irekitako ekimen bat da. Hala, bai prestakuntza-jardueretan, bai proiektu tekniko nahiz ikerkuntza-proiektuetan parte hartzeko aukera dute ikasleek.

Basque Circular Hub-ak Euskadiko hiru unibertsitate nagusiekin ekin dio bere jardunari:

  • Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU/UPV), Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoaren bitartez.
  • Deustuko Unibertsitatearekin, haren Ingeniaritza Fakultatearen bitartez.
  • Mondragon Unibertsitatearekin, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren bitartez.

Basque Circular Huba Euskadiko beste prestakuntza-zentroei irekita dago, halaber: arian-arian ekimenarekin bat egiteko aukera izango dute.

TKnika

usko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da Tknika. Ardatz nagusitzat berrikuntza eta ikerkuntza aplikatua izanik, Tknikak Euskadiko lanbide-heziketa Europako abangoardian kokatzea lortzeko helburuz egiten du lan egunero. Sare-lanaren bitartez eta lanbide-heziketako irakasleen inplikazioari esker, munduko eredurik aurreratuenak erreferentetzat dituen zentro honek teknologiaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren eremuekin lotura duten berrikuntza-proiektuak garatzen ditu.

Informazio gehiago: www.tknika.eus

GAZTEAK

Gazteak dira Basque Circular Huben jardueren protagonista nagusiak; haiei zuzentzen zaizkie prestakuntza-jarduera gehienak, bai eta enpresetan lanbide praktikaldiak edo gaiarekin erlazionatutako ikerkuntza- eta ekintzailetza-jarduerak egiteko aukera ere. Honela zertzen dira Basque Circular Huben parte hartzeko moduak:

  • Unibertsitateko ikasle diren gazteen kasuan, Basque Circular Hubera atxikitako unibertsitate eta prestakuntza-zentroen bitartez.
  • Gazte langabeen kasuan, Novia Salcedo Fundazioaren programen bitartez.

ENPRESAK (ETE ETA KLUSTERRAK)

Euskadiko edozein enpresak eskuragarri du Basque Circular Hubaren urteko beka-programa, helburu bikoitzarekin: batetik, beren produktuetan ekodiseinu-proiektuak garatzea; bestetik, gazteen prestakuntzan laguntzea.

Enpresek alor honetako proiektuak gara ditzakete programaren bitartez: Bizi Zikloaren Azterketa, Produktuaren Ekodiseinua eta Ekoberrikuntza. Basque Circular Hubaren bitartez prestatutako gazteek garatuko dituzte proiektuok, alor horretako aditu batzuen tutoretzaren eta jarraipenaren pean. Garatuko diren proiektuen iraupenari eta irismenari dagokionez, aukera bat baino gehiago dago.

EKINTZAILEAK - BIG Bilbao:

BIG Bilbaok helburu argia du: hiriak eskaintzen dituen ekintzailetzaren zerbitzuak metodologia berri eta baliabide gehiagorekin indartzea. Gauzak horrela, ekintzailetzaren munduan murgildu nahi dutenen sarrera izango da BIG Bilbao. Izan ere, informazio puntu nagusi eta orientazio, koordinazio, ideia berritzaileen sorgune eta diru-laguntzak lortzeko txokoa izango da.

Informazio gehiago: https://bilbaogazte.bilbao.eus/zerbitzua/ekintzaileentzako-laguntza-gunea/

Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa

Gomendatu web orri hau

  • Web gunearen mapa |
  • Kontaktu |
  • Jakinarazpen legala |
  • Cookien politika |
  • Irisgarritasuna
  • Menu
  • Zer da HUB?
    • Zer da Basque Circular HUB?
    • Zeintzuk dira ekimeneko partaideak?
  • Nolako jarduerak gauzatzen ditu?
    • Prestakuntza
    • Proiektuak
    • Ingurumen zaintza
    • Prestakuntza Enpresak
    • Doktoretza programa
    • Prototipatzea eta entseguak
    • Ekintzaileen laguntza
  • Enpresekin egindako proiektuak
    • Garatutako proiektuen zerrenda
    • Interes-adierazpena
    • Enpresako praktiken programak 2022
    • Circular Berrindartzea 2022
  • Non dago

Ihobe

Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.


Ihobe


Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.