:
Menura itzuli
Zabaldu:
Ihobe, S.A.k programa berri bat abiatu du ekonomia zirkularreko proiektuak enpresetan garatzeko, praktiketan ari diren gazteen sostenguarekin, ekonomia zirkularraren arloko adituen tutoretzapean.
Programa antolatu da BASQUE CIRCULAR HUB - Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroaren bidez. Ihobe sozietate publikoak kudeatuta, zentroa erakunde hauen arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Gasteizko Udala, Deustuko Unibertsitatea, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatearen Tecnun-Ingeniaritza Eskola (Donostiako Campusa) eta Tknika – Euskadiko LHaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa. Halaber, programa honek Novia Salcedo Fundazioaren lankidetza ere badu.
Programak helburu hirukoitza lortu nahi du:
Horrenbestez, programak bi hartzaile mota ditu:
Programak Ekonomia Zirkularraren arloan planteatu litezkeen hiru lerro hartzen ditu barne:
Erakunde eragileak:
Erakunde laguntzaileak:
NORENTZAT:
Programa enpresa pribatuei zuzentzen da, batez ere sektore industrialeko ETEei, eta baita konponketa-zerbitzu aurreratuei eta sektore industrialarekin lotutako beste zerbitzu batzuei ere; bete beharreko baldintza da sozietate-helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, edo gutxienez jarduera-zentro bat izatea berton, proiektua hortik garatzeko.
Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategiarekin bat etorriz, honako sektore hauek lehenetsiko dira:
PROGRAMAREN IRIZPIDEAK:
1. LERROA: “Neurtu”, ingurumen-ebaluazioa enpresari aplikatuta.
ENPRESETARAKO BALDINTZA EKONOMIKOAK:
Programak Ihobe – Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren finantziazioa du, honek bere gain hartuko baititu prestakuntza ematearen eta proiektuen tutoretzaren kostuak.
Gazteentzako zuzkidura ekonomikoa 965 € izango dira, hilean.
Enpresak izango duen kostua, berriz, 7.715,93 € izango dira, honako hau barne sartuta: zuzkidura, gizarte-segurantza eta hitzarmenaren kudeaketa-gastuak 6 hilabeteko praktika baterako.
Novia Salcedo Fundazioa arduratzen da gazteekiko hitzarmena kudeatzeaz, eta baita Gizarte Segurantzako kotizazioaren altak eta bajak ere kudeatzeaz, praktika-aldiak dirauen bitartean. Gainera, Novia Salcedo Fundazioak enpresarekiko harremana ezarriko du.
Enpresako tutoreak Novia Salcedo Fundazioaren Tutoreen Eskolako ziurtagiri bat izan beharko du. Ez badu ziurtagiri hori, enpresek eskuratu ahal izango dute Novia Salcedo Fundazioak ematen duen prestakuntza-ikastaroa eginez. 8 orduko prestakuntza-ikastaro bat da, online ematen dena, praktika-aldiaren 6 hilabeteetan. Prestakuntzak badu bere kostua (400 € + BEZ), baina horren zati bat Fundaeren hobari batez ordaindu daiteke.
ESKAERA EGITEKO EPEA: 2023ko apirilak 21
Bekek ezin dute inola ere langilerik ordeztu.
Programan parte hartzeko interesa duten enpresak esteka honen bidez inskribatu ahal izango dira: https://forms.office.com/e/yqJvUfK33u
INFORMAZIO GEHIAGO:
basquecircularhub@ihobe.eus
2. LERROA: Ekodisenatuz – Ingurumen-azterketa eta produktu eta zerbitzuen ekodiseinua
Gazteak enpresarekin izango duen lotura hezkuntza-lankidetzako hitzarmen bat izango da, unibertsitatearen, enpresaren eta gaztearen artekoa. Ihobek gaztearen eta enpresaren lotura erraztuko du, baina enpresaren ardura izango da unibertsitatearekiko hitzarmena kudeatzea, eta baita Gizarte Segurantzako kotizazioaren altak eta bajak ere kudeatzea, praktika-aldiak dirauen bitartean. Praktikak bi zati izango ditu: praktika curricularrak (irakasgai bati lotuak) eta curriculumetik kanpoko praktikak.
Gazteentzako zuzkidura ekonomikoa 500 € izango dira, hilean.
Enpresak izango duen kostua, berriz, 2.848,54 € izango dira, eta honako hau hartzen du barne: zuzkidura eta gizarte-segurantza 5 hilabeteko praktika baterako.
ESKAERA EGITEKO EPEA: eskaera egiteko epea 2023ko uztailaren 5ean amaituko da. Praktiketara asignatuta ez dagoen gazterik egonez gero, egun horren ostean ere eskaerak onartu ahal izango dira.
Programan parte hartzeko interesa duten enpresak esteka honen bidez inskribatu ahal izango dira: https://forms.office.com/e/67J6u51pWy
3. LERROA: MURRIZTEARREN – MEDIR PARA REDUCIR
ENPRESENTZAKO KOSTU EKONOMIKOA:
Ihobek % 100 finantzatutako praktikak; bertan sartuta daude zuzkidura ekonomikoa (965 €/hilabete), gizarte-segurantza eta beken kudeaketa-gastuak. Halaber, tutoretzak % 100 Ihobek finantzatuta daude. Hori praktikaren lehen 5 hilabeteetara mugatzen da.
Finantzaketak ez ditu estaltzen gazteek enpresa onuradunetara egiten dituzten joan-etorrien gastuak, ekipo informatikoen kostua edo aurreko paragrafoan zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Bitarteko eragilean edo enpresa handian tutoreak Novia Salcedo Fundazioko Tutoreen Eskolaren ziurtagiria izan beharko du. Ziurtagiri hori eduki ezean, enpresek Novia Salcedo Fundazioak ematen duen prestakuntza-ikastaroa eginez lortu ahal izango dute. 8 orduko ikastaroa da, online emana, praktikaren 6 hilabeteetan zehar. Prestakuntzaren kostua (400 €+BEZ) zati batean Fundae bidez hobari gisa eman daiteke eta hori ez du Ihobek finantzatuko.
Ikus erantsi ditugun programaren oinarriak: Programa | Flyer
Ana MezoAna.Mezo@ihobe.eus
Gomendatu web orri hau
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut