:
Menura itzuli
Zabaldu:
Basque Circular Hub prest dago proiektu ekoberritzaileak garatu nahi dituen edozein enpresarekin elkarlanean aritzeko. Proiektuak HUBeko gazteen laguntzarekin eta produktuen eta zerbitzuen ingurumen-berrikuntzaren sektorean esperientzia handia duten espezialisten tutoretzapean egingo dira.
Proiektu horietan hainbat gai landu daitezke; esaterako, ekodiseinua, bizi-zikloaren analisia, ingurumen-aztarnaren kalkulua, dela produktuarena, dela korporazioena, produktuaren ingurumen-adierazpenak, material jasangarriagoen bilaketa, ingurumen-zainketako estrategien plangintza eta garapena, ekoberrikuntzaren trakzioa, eta jasangarritasuna balio-kate guztian, ingurumen-profila optimizatzeko.
Basque Circular HUBekiko lankidetza hori prestakuntza-aldi bat igaro duten gazteen lanaren bidez eramaten da aurrera. Gazteak honako gai hauetan prestatzen dira aldi horretan: produktuen ingurumen-legeria, bizi-zikloaren analisia (BZA), BZAko software-tresnen erabilera, produktuen ekotiketak, marketin ekologikoa, ekodiseinuaren metodologia eta ingurumen-zainketa. Gazte horien ordutegia eta arduraldia aldagarria eta malgua da; beraz, enpresaren beharretara egokitu daitezke. Hauxe da lan-eskema: enpresek gazte horien beka ordaintzen dute, eta Eusko Jaurlaritzak prestakuntza eta tutoretza teknikoko zerbitzu bat ordaintzen du beren eguneroko lanean laguntzeko.
EAEko industria-ehunari zerbitzu eraginkorragoa eskaintze aldera, mota horretako proiekturen bat garatzeko interesa duten enpresak animatzen ditugu konpromisorik gabe gurekin harremanetan jartzera edo informazio gehiago eskatzera. Interes-adierazpenak kontuan hartuta, ikastaroetarako eta praktiketarako programak antolatu ahal izango dira EAEko industria-ehunaren beharrei erantzuteko.
Interes-adierazpena aurkezten duten enpresek Ihoberi baimena emango diote beraiekin kontaktuan jartzeko, Basque Circular Hub ekimenaren barruan antolatuko diren ikastaro eta praktikei buruz informatu ahal izateko.
Interes-adierazpena formulario honen bidez egin behar da, eta datu hauek jarri behar dira:
Gomendatu web orri hau
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut