:
Menura itzuli
Zabaldu:
Deskarbonizazioari buruz trebatu eta euskal enpresetan praktika ordainduak egin nahi dituzu?
Circular Berrindartzea 2024 zuretzat da.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (Ihobe) kudeatzen duen Basque Circular Hub-ek Circular Berrindartzea 2024 Programa abiarazi du, Novia Salcedo Fundazioarekin lankidetzan. Programak bi helburu dauzka: Euskadin gazteen enplegua sustatzea eta euskal ETEek ekonomia zirkularrari lotutako erronkei aurre egin ahal izatea. Programak edizio honetan daukan helburua da deskarbonizaziorantz aurrera egitea, euskal enpresetako bizi zikloaren ikuspegia aintzat hartuta, gaikuntza prozesuan dauden gazteekin lankidetzan.
Euskal enpresetan deskarbonizazioaren arloko prestakuntza jaso eta praktikak garatu nahi dituzten gazteak bilatzen ditugu.
Praktiketan deskarbonizazioa hiru ikuspegitatik landu daiteke:
Programa Climate&Circularity Calculator tresnan oinarrituko da. Ihobek garatutako doako web tresna bat da, abiapuntuko datu berberetatik abiatuta hainbat ingurumen metrika integratzen dituena, erakundeei kalkulu lana errazteko.
Prestakuntzak irauten duen bitartean, autoprestakuntza formatu batean egin behar da eta, enpresako praktikak hasi ondoren, gai hauei buruz ikasiko duzu:
Hori guztia, Ihobek garatutako Climate & Circularity Calculator tresnaren bidez.
Praktikak maiatzean hasiko dira, eta 5 hilabeteko iraupena izango dute. Une oro, Ihobek kontratatutako talde aditu batekin egongo zara, eta taldeko tutoretza teknikoak egongo dira, banakako zalantzak argituko dira eta enpresarekin saio teknikoak egingo dira. Prestakuntza eta tutoretza teknikoa Ihobek finantzatuko ditu.
Enpresarekin izango duzun lankidetza Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatutako beka baten bidez egingo da, Novia Salcedo Fundazioak bideratutako Berrindartzea 2024 Programaren bitartez. Zure dedikazioa astean 35 ordukoa izango da praktikaren 5 hilabeteetan.
Baldintzei eta izena emateko prozesuari buruzko informazio gehiago, Novia Salcedo Fundazioaren webgunean: Praktika profesionalak Berrindartzea 2024 zirkularra (noviasalcedo.es)
Gomendatu web orri hau
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut