Ihobe

  • RSS
  • Nabigatzeko hizkuntza|
  • |
  • |
  • Menuan sartu
  • Edukira jo

Menu nagusia

  • Edukira jo
  • Zer da HUB?
  • Albisteak
  • Argitalpenak
  • Jarduerak
  • Enpresa Naiz
  • Gaztea naiz

Hasierako menua

  • Edukira jo
  • GAZTEA NAIZ
  • AUTOFORMAKUNTZA ZERBITZUA
  • BASQUE GREEN TALENT
  • IKASKETA AMAIERAKO LANAK ETA DOKTOREGO LANAK
  • SOFTWARE ZERBITZUA
  • Basque Circular Hubekin trebatu nahi dut
  • EKODISEINATUZ 2025
  • MURRIZTEARREN 2025

Menura itzuli

  • Hemen zaude:
  • Gaztea naiz
  • Gazteentzako formakuntza

Gazteentzako formakuntza

Zabaldu:  

  • facebook
  • Tweet
  • linkedin
  • meneame

Edukia

Prestakuntza aurreratuko zerbitzuaren esparruan, Basque Circular HUBek gazteei zuzendutako prestakuntza-programa bat antolatzen du urtero. Prestakuntza Euskadin bizi diren eta langabezian dauden gazteei eta/edo ikasketetako azken urtea egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago.

Programak ekonomia zirkularraren arloko doako prestakuntza eta enpresan ordaindutako praktikak egiteko aukera barne hartzen ditu, gaian adituak diren tutoreen laguntzarekin. Horrela, gazteen enplegagarritasuna hobetzea eta merkatuaren eskaria lan-eremu horretan trebatutako pertsonekin betetzea bilatzen du.

Zehazki, prestakuntza ekintza berariazko 5 programaren bidez egituratzen da, praktiken tipologiaren arabera:

  1. AURREIKUSI – Ingurumen zaintza estrategikoa: Ingurumen zaintza estrategikoko proiektuak egitera bideratutako prestakuntza, ingurumen arloan euskal enpresentzako aukerak edo administrazio publikorako lan ildoak sor ditzaketen berrikuntzak sistematikoki identifikatzeko. Praktikak Basque Circular Hub-en egingo dira.
  2. NEURTU - Enpresari aplikatutako ingurumen ebaluazioa: Ihobek emandako prestakuntza ikastaroa jaso ondoren, gazteek ordaindutako praktikaldia egingo dute Basque Ecodesign Center-en edo programari atxikitako enpresetan; hala, enpresako ekonomia zirkularrari lotutako proiektuetan txertatuko dira, bai antolaketa ikuspegiarekin, bai produktu/zerbitzu ikuspegiarekin.
  3. EKODISENATUZ - Ingurumen analisia eta produktuen eta zerbitzuen ekodiseinua: Gradu teknikoko azken urtean dabiltzan eta Euskadin bizi diren 20 gazterentzako 20 plaza ditu programak; arloko espezialistek emandako prestakuntzaren ondoren, ordaindutako praktikaldia egingo dute programari atxikitako enpresetan, eta, hala, produktuaren ikuspegi esklusiboa duten ekonomia zirkularreko proiektuetan txertatuko dira.
  4. MURRIZTEARREN - Murrizteko neurtu: 35 plaza ditu gradu teknikoko unibertsitate titulua duten eta Euskadin bizi diren gazte langabeentzat. Euskal ETEetan ekonomia zirkularra hedatzeko proiektuak garatzera bideratuta dago programa. Praktikak, hain zuzen, Euskadiko ETE Zirkularrari atxikitako kluster eta garapen agentzietan edo Basque Ecodesign Center-eko enpresa traktoreetan egingo dira, non ingurumen metrikak kalkulatzeko proiektuak egingo diren (erakundearen karbono aztarna eta ingurumen aztarna); era berean, zientzian oinarritutako deskarbonizazio helburuen planteamendua egingo da, bai eta helburu horietara iristeko jarduera plan baten proposamena ere.
  5. TRAKZIONATUZ – Hornidura katearen eta finantza jasangarrien trakzioa: Prestakuntza honen ardatza da hornidura katearen analisi proiektuak eta ingurumen trakzioa garatzea, baita ingurumen taxonomia proiektuak egitea ere. Praktikak Basque Ecodesign Center-en egingo dira.

Lehen bi programek 2 deialdi izango dituzte urtean zehar. Hona hemen, laburbilduta, prestakuntza programa bakoitza hasteko datak:

1. Aurreikusi: Ingurumen zaintza estrategikoa

Maiatza eta urria

2. Neurtu: enpresari aplikatutako ingurumen ebaluazioa

Maiatza eta azaroa

3. Ekodisenatuz: ingurumen analisia eta produktuen eta zerbitzuen ekodiseinua

Ekaina

4. Murriztearren: murrizteko neurtu

Urria

5. Trakzionatuz: hornidura katearen eta finantza jasangarrien trakzioa

Azaroa

Izena emateko epea zabalik dago maiatzerako eta ekainerako aurreikusitako deialdietarako:

AURREIKUSI – Ingurumen zaintza estrategikoa

Prestakuntza: maiatzaren 3tik 26ra

Praktiken hasiera: ekaina

Izen ematea

NEURTU - Enpresari aplikatutako ingurumen ebaluazioa

Prestakuntza: maiatzaren 3tik 9ra

Praktiken hasiera: maiatza

Izen ematea

EKODISENATUZ - Ingurumen analisia eta produktuen eta zerbitzuen ekodiseinua

Prestakuntza: ekainaren 19tik uztailaren 20ra

Praktiken hasiera: uztailetik urrira

Izen ematea

Informazio gehiago hemen

Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa

Gomendatu web orri hau

  • Web gunearen mapa |
  • Kontaktu |
  • Pribatutasun politika |
  • Jakinarazpen legala |
  • Cookien politika |
  • Irisgarritasuna
  • Menu
  • Zer da HUB?
    • Zer da Basque Circular HUB?
    • Zeintzuk dira ekimeneko partaideak?
    • Non dago
    • EGOITZ BERRIA ARRASATEN
  • Albisteak
  • Argitalpenak
  • Jarduerak
    • Ikaskuntza
    • Lan teknikoak
    • Behatokia
    • Tresnak
    • Egela
  • Enpresa Naiz
    • ENPRESA NAIZ
    • KARAKTERIZAZIO-FAKTOREAK GARATZEA
    • EKODISEINATUZ 2025
    • Autoformakuntza zerbitzua
    • GAZTE BATEKIN LANKIDETZAN ARITZEA
    • PRESTAKUNTZA EKONOMIA ZIRKULARREAN
    • LANKIDETZA IKASKETEN AMAIERAKO LANETAN ETA DOKTOREGOKO LANETAN
    • Software zerbitzua
    • Ingurumen zaintza
    • Garatutako proiektuen zerrenda
    • BASQUE GREEN TALENT
    • MURRIZTEARREN 2025
  • Gaztea naiz
    • GAZTEA NAIZ
    • AUTOFORMAKUNTZA ZERBITZUA
    • BASQUE GREEN TALENT
    • IKASKETA AMAIERAKO LANAK ETA DOKTOREGO LANAK
    • SOFTWARE ZERBITZUA
    • Basque Circular Hubekin trebatu nahi dut
    • EKODISEINATUZ 2025
    • MURRIZTEARREN 2025

Ihobe

Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.


Ihobe


Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.