Noticias en RSS Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Karbono-aztarna eta deskarbonizazio estrategiak, gardentasuna eta ingurumen-posizionamendua, ekonomia zirkularrerako ekodiseinua, finantza jasangarriak, eta lehengaiak eta hondakinen kudeaketa dira Ihobe sozietate publikoak ekonomia zirkularrean diharduten profesionalentzat aurkeztu dituen 2024ko ikastaroko gaiak. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=d62efaed-7282-4fa5-a795-6d80e48757ac Tue, 16 Apr 2024 00:00:00 +0200 2024-04-15T22:00:00 Ihobek ekonomia zirkularreko prestakuntza-programaren 2024ko edizioa ireki du jardunean dauden profesionalentzat Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Euskadi aukeratu da World Circular Economy Forum 2024 mundu-mailako kongresuaren erakusketarako. Hala, Bruselan bilduko dira, apirilaren 18ra arte, ekonomia zirkularreko erakunde eta espezialista nagusiak. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=f8129ee5-bca8-4928-9d73-550313495234 Thu, 11 Apr 2024 00:00:00 +0200 2024-04-10T22:00:00 Ekonomia Zirkularreko Munduko Kongresuak Euskadi aukeratu du zerbitzu eta prestakuntza zirkular aurreratuen arloan egindako ibilbidea azal dezan Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (Ihobe) kudeatzen duen Basque Circular Hub-ek Berrindartzea 2024 Programa Zirkularra abiarazi du, Novia Salcedo Fundazioarekin lankidetzan. Programak bi helburu dauzka: Euskadin gazteen enplegua sustatzea eta euskal ETEek ekonomia zirkularrari lotutako erronkei aurre egin ahal izatea. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=9b19d191-a020-4f6b-bd59-922fb0fabaea Wed, 27 Mar 2024 00:00:00 +0100 2024-03-26T23:00:00 Berrindartzea 2024 Programa Zirkularrak gazteen enplegua bultzatuko du, deskarbonizaziorantz aurrera egiteko Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Gaurtik aurrera, eskuragarri dago karbono-aztarna, ingurumen-aztarna eta ekonomia zirkularreko adierazle-multzo bat antolakuntza-ikuspegiarekin kalkulatzeko aukera ematen duen lehen web-tresna. Hauek ere kalkulatzen ditu: karbono-aztarna eta bizi-zikloaren analisi sinplifikatua, produktuen eta zerbitzuen ikuspegitik; hori guztia hasierako informazio berarekin. Ihobek sortu du, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=27f23444-b2a0-428c-96ab-15572df7150d Mon, 25 Mar 2024 00:00:00 +0100 2024-03-24T23:00:00 Erakunde, produktu eta zerbitzuen karbono-aztarna, ingurumen-aztarna eta zirkulartasun-adierazleak modu integratuan neurtzeko lehen kalkulagailua jarri da martxan Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Ingurune global batean, non jasangarritasuna eta erantzukizun korporatiboa gero eta garrantzitsuagoak diren bezeroen, eragile inbertitzaileen eta beste alderdi interesdun batzuen erabakiak hartzeko orduan, Ihobe sozietate publikoak gida bat argitaratu du enpresei beren behar, balio eta helburu estrategikoetara ondoen egokitzen den ESG ebaluazio sistema hautatzeko beharrezkoa den ezagutza emateko. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=71ba9776-3c0b-405d-987d-dc56237fad6d Mon, 19 Feb 2024 00:00:00 +0100 2024-02-18T23:00:00 Ihobek gida batean bildu ditu erakundeen ESG ebaluazio eta kalifikaziorako sistema nagusiak Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, "Ekoberrikuntza Euskadin" webgune berria argitaratu du. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren Ekoberrikuntza Zirkularreko Programan parte hartzen duten euskal enpresek 2016 eta 2023 artean garatutako 179 proiektuak jasotzen dira. Ihoberen webgune berri hau bakarra da bere jarduketa-esparruan. Bertan, ekodiseinuko lana, ekonomia zirkularreko demostrazioa eta ekoberrikuntza estrategikoko lana zehazten dira. Horiek ere Ihoberen bi argitalpen teknikotan biltzen dira, proiektu bakoitzaren fitxak barne. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=a2d86085-d0bf-4ebb-9a32-45a973cf7a6a Fri, 16 Feb 2024 00:00:00 +0100 2024-02-15T23:00:00 200 euskal enpresa inguruk ekoberrikuntza zirkularraren aldeko apustua egin dute lehiakortasunerako aukera gisa Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak aditzera eman du gaur Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskadiko Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Legea etorkizunean onurak ekarriko dituen arau instrumentala izango dela. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=427bcf6c-a901-4e32-8659-49989446c587 Thu, 08 Feb 2024 00:00:00 +0100 2024-02-07T23:00:00 Eusko Legebiltzarraren % 82k Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Legea babestu du eta Tapia sailburuak lege horrek Euskadiren etorkizunerako duen garrantzi instrumentala nabarmendu du Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Axular Lizeoa ikastetxeen kategorian da hautagaia; Alboan nazioarteko lankidetzarako fundazioa, elkarteen kategorian; Vitoria-Gasteizko Udala, administrazio publikoen kategorian; eta Bizislow, enpresen kategorian. Lau erakunde horiek Euskadi ordezkatuko dute Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen Sarietan, 2024ko ekainean egingo den ekitaldian. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=c8fb2e60-8d8a-48c7-ae81-d8d6ef33493d Fri, 24 Nov 2023 00:00:00 +0100 2023-11-23T23:00:00 Axular Lizeoa, Alboan, Vitoria-Gasteizko Udala eta Bizislow Euskadiren ordezkariak izango dira 2023ko Hondakinen Prebentziorako Europako Asteko sarietan Sozietate Publikoa Ihobe 2018az geroztik, Euskadik % 49 murriztu ditu orain arte zabortegira bideratzen ziren hondakin ez-arriskutsuak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaur goizean jakinarazi duenez. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=24924541-0baf-4ae2-842c-938674dbeb9c Thu, 23 Nov 2023 00:00:00 +0100 2023-11-22T23:00:00 Bost urtean, Euskadik erdira murriztu du hondakin ez-arriskutsuen isurpena Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Euskadiko Parke Teknologikoko Abantoko Campuseko SEDE-EIC eraikinak hartuko du “Zirkularrak-Circulares" erakusketa. Antolatzailea Ihobe sozietate publikoa da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailera atxikita. Bertan, Euskadin egindako produktuak aurkeztuko dira, zehazki, ekodiseinura eta ekonomia zirkularrera bideratutakoak. Erakusketa doanik izango da eta 2023ko abenduaren 19ra zabalik egongo da, kanpuseko SEDE-EIC eraikinean. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=766e25d3-874e-4836-ba24-e6ce070008e6 Tue, 21 Nov 2023 00:00:00 +0100 2023-11-20T23:00:00 Euskadin egindako produktu zirkularren inguruko "Zirkularrak-Circulares" erakusketa Euskadiko Parke Teknologikoko Abantoko Campusean izango da Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Euskadin, 10 pertsonatik ia 9k uste dute erosketa-erabakiek enpresek modu arduratsuagoan ekoiztea eragin dezaketela, ekonomia zirkularrari eta hondakin-kudeaketari buruzko herritarren pertzepzioaren gaineko azterlanean jasotako emaitzen arabera. Azterlan hori Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egin zuen, Ihobe sozietate publikoak eskatuta, 2023ko urriaren 2tik 6ra bitartean hiru lurralde historikoetan telefono bidez egindako mila elkarrizketa oinarri hartuta. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=3e79a706-0403-49bb-aaad-c96a45639a44 Thu, 16 Nov 2023 00:00:00 +0100 2023-11-15T23:00:00 Euskal herritarren % 89k uste du kontsumitzaileen erosteko erabakiek eragiten dutela enpresek era jasangarriagoan ekoizteko Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Ihobeko zuzendari nagusiak, Alexander Botok, Basque Open Industry —BOI— jardunaldien bigarren egunean parte hartu du, eta energia trantsizioaren eta ingurumenaren gai blokea gidatu du. Horretarako, hurrengo urterako euskal enpresa eta industria sektorearentzat garrantzitsuenak izango diren ekonomia zirkularreko hamar giltzarriak aurkeztu ditu. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=bf488ffa-ab19-4f81-94b7-d8c3a066b1d0 Tue, 14 Nov 2023 00:00:00 +0100 2023-11-13T23:00:00 Ihobek Basque Open Industryn aurkeztu ditu 2024an enpresetarako eta industriarako garrantzitsuenak izango diren ekonomia zirkularreko 10 giltzarriak Sozietate Publikoa Ihobe Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailera atxikitako ingurumen kudeaketako sozietate publikoak, “KLIMAMETRAJE” gazteen film laburren II. edizioa jarri du martxan. Honako gai hau ezarri da: “Ekintza klimatikoa. Zer ekintza egin ditzakegu klima aldaketari aurre egiteko?”. Epaimahaiak kontuan hartuko du ekiten hasteko, klima aldaketa arintzeko eta espero diren inpaktuetara egokitzeko baliagarriak izango diren motibazio mezuak txertatzea. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=401e1da1-1337-43a0-a176-fe65ade2b118 Sat, 30 Sep 2023 00:00:00 +0200 2023-09-29T22:00:00 Ihobek “KLIMAMETRAJE” gazteen film laburren lehiaketaren bigarren edizioa jarri du abian, larrialdiari eta ekintza klimatikoari buruz sentsibilizatzeko Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Ihobek, CircularFest 2023 Txileko ekonomia zirkularreko lehen festibalaren inaugurazio-ekitaldian parte hartu du. CircularTec Ekonomia Zirkularreko Zentro Teknologikoak antolatu du festibala, eta enpresak, gobernuak eta komunitatea bildu ditu, zirkulartasunaren bidez gizarte jasangarriko proiektu komun bati ekarpena egiteko. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=d0ccc43e-ae3f-4267-9993-1e056d05d037 Fri, 29 Sep 2023 00:00:00 +0200 2023-09-28T22:00:00 Ihobek Txileko ekonomia zirkularraren lehen festibala ireki du, lurraldeen garapen jasangarrirako giltzarri gisa zirkulartasuna defendatzeko Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Irailaren 30era arte, larunbata, Bilbok hartuko du “Zirkularrak-Circulares” Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren erakusketa ibiltaria, Konekta – La Perrera udal gunean, ASTEKLIMA Klimaren eta Energiaren Astea ospatzen den une berean. Erakusketak, halaber, herritarrei zein enpresei zuzendutako jarduera paralelo ugari barne hartuko ditu, horien artean “ZIRKULARRAK BIZ: Bizkaian fabrikatutako produktu zirkularrak” izeneko jardunaldia. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=788c9077-643a-4e63-89a7-5f7ed5c25636 Fri, 15 Sep 2023 00:00:00 +0200 2023-09-14T22:00:00 Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren "Zirkularrak-Circulares" erakusketa Bilbora heldu da Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua ITP Aero eta Petronor enpresak Basque Ecodesign Center zentrora batu dira, hau da, Eusko Jaurlaritzaren eta herrialde osoko konpainia handien arteko lankidetza publiko-pribatuko aliantzara. Helburua ekonomia zirkularrean aplikatutako ezagutza sortzea da, euskal enpresa sarearen zerbitzuan. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=f76129c9-4c57-48f1-a39e-e9abc316dda8 Fri, 14 Jul 2023 00:00:00 +0200 2023-07-13T22:00:00 ITP Aero eta Petronor euskal industria sarean ekonomia zirkularra sustatzeko Basque Ecodesign Center zentrora batu dira Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Gaur, ekainak 30 ostirala, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia Zirkularreko Masterraren Hirugarren Edizioaren Amaiera Ekitaldia ospatu da eta 2022/23 ikasturtean graduatutako 20 pertsonei diplomak banatu zaizkie. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=0ccae7d9-0dd1-40ea-8340-4e09a26a5836 Fri, 30 Jun 2023 00:00:00 +0200 2023-06-29T22:00:00 UPV/EHUko Enpresari aplikatutako Ekonomia Zirkularreko berezko Masterraren hirugarren promozioa graduatu da Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, programa berri bat jarri du abian, ETEen deskarbonizazioa bultzatzeko, adituen tutoritzapean praktiketan dabiltzan gazteen laguntzarekin. “Murriztearren: neurtuz eragin”. Helburua da ingurumen metriken kalkulua euskal ETEetan bultzatzea, hala nola karbono aztarnak eta ingurumen aztarnak, deskarbonizazio helburuak ezartzea eta lan ildo posibleen planteamendua egitea. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=b9b9ee48-99cb-43ee-8783-905a789924d1 Fri, 23 Jun 2023 00:00:00 +0200 2023-06-22T22:00:00 Ihobek “Murriztearren” jarri du martxan, praktikan dabiltzan gazteen laguntzarekin ETEetan ekonomia zirkularra bultzatzeko doako programa berria Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Eusko Jaurlaritzak ingurumena babesteko enpresentzako dirulaguntzen agindu berria onartu du Gobernu Kontseiluak eta 5 milioi euro banatuko ditu. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=62ba11a4-e060-4779-a3d3-7e3883d4449b Tue, 20 Jun 2023 00:00:00 +0200 2023-06-19T22:00:00 Eusko Jaurlaritzak enpresa-sarerako dirulaguntza berrien bidez ingurumenaren babesa sustatzen du Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Donostiako Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea izango da Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak ekoitzitako ‘Zirkularrak-Circulares’ erakusketa ibiltariaren helmuga http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=3d914715-cae2-4891-a7a2-6ee12bb4504c Mon, 19 Jun 2023 00:00:00 +0200 2023-06-18T22:00:00 Cristina Enea Fundazioak ‘Zirkularrak-Circulares’ aurkeztu du, Euskadin ekoiztutako ekonomia zirkularreko produktuen erakusketa Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak gaur onetsi du Trantsizio energetikoari eta klima aldaketari buruzko Euskadiko Lege proiektua, erantzunkidetasunaren bitartez deskarbonizazio prozesua azkartzeko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatu du eta lege proiektuak erraztuko du Euskadi lerrokatu ahal izatea estatu eta nazioarte mailan konprometituta dagoen araudi, politika eta plan guztiekin, eta modu horretan, 2050erako klima neutraltasuna eta energia trantsizio bidezkoa lortuko dira. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=71127e11-6c26-4bcc-954f-eb4ff8809a90 Tue, 16 May 2023 00:00:00 +0200 2023-05-15T22:00:00 Eusko Jaurlaritzak Energia trantsizioari eta klima aldaketari buruzko Lege proiektua onetsi du 2050 aurretik Euskadin klima neutraltasuna lortzeko Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Ekonomia Zirkularreko Alderdi Interesdunen Europako Plataformak, Europako Batzordearen eta Europako Ekonomia eta Gizarte Komitearen ekimen bateratuak, Ekoberrikuntza Euskadin. 105 industria-proiektu soluzio zirkular berrietarako eta Produktu zirkularren katalogoa argitalpenak jaso ditu, Ihobe sozietate publikoak argitaratuak, ekonomia zirkularraren bidez Europako Itun Berdearen anbizioa aurreratzeko jardunbide egoki gisa. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=fc9b4a5a-8da5-43eb-ad5b-84dd8b09450e Mon, 24 Apr 2023 00:00:00 +0200 2023-04-23T22:00:00 Europako Batzordeak jarraitu beharreko eredutzat hartu ditu Ihoberen ekoberrikuntza-gida eta produktu zirkularren katalogoa Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, ekonomia zirkularrari buruzko berariazko 5 prestakuntza programa diseinatu ditu, gazteen enplegagarritasuna hobetzeko eta merkatuaren eskariari lan eremu horretan prestatutako pertsonekin erantzuteko. Programak ekonomia zirkularraren arloko doako prestakuntza eta enpresan ordaindutako praktikak egiteko aukera jasotzen du, arlo horretan adituak diren tutoreen laguntzarekin. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=a7dbfa09-b238-4595-a2dd-e5e913b4e6f4 Tue, 18 Apr 2023 00:00:00 +0200 2023-04-17T22:00:00 Zabalik dago gazteentzako ekonomia zirkularreko prestakuntza programan izena emateko epea Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Prestakuntza aurreratuko zerbitzuaren esparruan, Basque Circular HUBek aktiboan dauden profesionalentzako prestakuntza programa berri bat proposatzen du. 3 orduko iraupena duten 9 ikastarok osatzen dute programa, eta erakundean ekonomia zirkularraren ikuspegi zabala izateko eta gaur egun gehien erabiltzen diren ingurumen metrikak aplikatzeko antolatu dira. Hauek dira prestakuntza gaiak: gardentasuna eta ingurumen posizionamendua, ingurumen diagnostikorako tresnak, BZArako tresnak, jasangarritasun korporatiboa eta taxonomia, ontzietako ekodiseinua esparru arautzaile berrian eta eraikuntzako jasangarritasuna. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=fa04482a-00e4-439d-899a-9812d0559af2 Thu, 13 Apr 2023 00:00:00 +0200 2023-04-12T22:00:00 Ihobek ekonomia zirkularrari buruzko doako ikastaro berriak eskainiko dizkie jarduneko profesionalei Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, aurten ere, Ekostegunak antolatu ditu. Ekostegunak euskal enpresetan ekonomia zirkularra sustatu eta bultzatzeko jardunaldi teknikoak dira. Ekitaldi hauetan, besteak beste, gai hauek lantzen dira: baliabideen eraginkortasuna, hondakinen kudeaketa, ekoberrikuntza eta ingurumenari lotutako lege eta administrazio arloko berrikuntzak. Gainera, jardunaldi hauetan, ingurumen-kontzeptu berriak, metodo eta arau teknikoak, eta enpresei jasangarritasunaren bidean aurrera egiten laguntzeko merkatuaren aukerak eta eskakizunak lantzen dira. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=a90a19d8-29c3-4b06-98e5-8e403056d7e2 Tue, 28 Mar 2023 00:00:00 +0200 2023-03-27T22:00:00 Ekostegunak datozen hilabeteetarako jardunaldien programa argitaratu du Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (Ihobe) eta Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak (Tecnun) Ihobe Ikasgela sortzeko hitzarmena sinatu dute, Euskadiko enpresa eta gizarte jardueran iraunkortasuna txertatzeko lan egiteko. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=eb22439c-ffee-494d-9538-6379c3736797 Mon, 27 Mar 2023 00:00:00 +0200 2023-03-26T22:00:00 Ihobek eta Tecnunek hitzarmena sinatu dute, euskal enpresetan ekonomia zirkularra bultzatzeko Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Programa hiru jarduera ildotan banatuta dago, eta ekonomia zirkularreko proiektuak garatzea izango da ardatz nagusia, ekonomia zirkularrean adituak diren pertsonek prestatu dituzten eta horien tutoretzapean diharduten gazteen laguntzarekin. Horrenbestez, euskal enpresek neutraltasun klimatikoari lotutako erronkei erantzun ahal izateko modua erraztu nahi du programak, eta horretarako, arlo honetan gaikuntza eman, eta parte hartzaile diren gazteen enplegagarritasuna hobetuko du. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=39176099-7758-4cc6-9395-84411c691bb9 Fri, 24 Mar 2023 00:00:00 +0100 2023-03-23T23:00:00 Ihobek gazteen praktika programa berri bat abiatu du enpresetan ekonomia zirkularreko proiektuak garatzeko Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak 2030erako Euskadiko Ingurumen Esparru Programa (IEP 2030) osatzen duten 8 proiektu eraldatzaileak aurkeztu ditu gaur, Gobernu Kontseiluaren ondoren. Programa hori Euskadiko ingurumen-politika hamarkadaren amaierara arte gidatuko duen iparrorratza izango da. 8 proiektu horiek arazo globalak lantzen dituzte ingurumen-ikuspegitik, eta jardunbide jasangarriagoak sortzeko ekintza disruptiboak egitea aurreikusten dute. Halaber, administrazioa, enpresak eta herritarrak inplikatuko dituzte, baita hainbat sektore ere, hala nola merkataritza, hezkuntza, osasuna, finantzak eta lurraldearen antolamendua. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=5126d9cb-99db-490a-9c38-0d054dd30076 Tue, 21 Mar 2023 00:00:00 +0100 2023-03-20T23:00:00 Zortzi proiektu eraldatzaile 2030. urtean Euskadi jasangarriagoa izateko Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa eta AVEQ – Kimika EAEko enpresei laguntzen zaizkie jasangarritasunerako eta ekonomia zirkularrerako trantsizioan, ETE Zirkularra 2021 laguntza programari esker.
http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=c101d387-b898-4b2b-b0d2-39c972d3d33b Fri, 17 Mar 2023 00:00:00 +0100 2023-03-16T23:00:00 Ihobek plastikoaren eta kimikaren sektoreetako enpresetan ekonomia zirkularra bultzatu du ETE Zirkularra 2021 laguntza-programari esker Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Alexander Boto Bastegieta Ihobeko zuzendari nagusiak parte hartu du Euskadiko Eraikuntza Industrializatuari buruzko I. Foroan. Grupo Noticias taldeak antolatuta gaur Bilbon egin den Foro horren helburua da eraikuntza-eredu horren alde egitearen garrantzia nabarmentzea. Izan ere, eraikuntza-eredu hori dagoeneko errealitate bat da Euskadin, Eusko Jaurlaritzak eta haren sozietate publikoek sustatuta eta sektoreko enpresek ingurumenarekin duten kontzientziazioak eta konpromisoak bultzatuta. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=39eb054a-2a58-44e3-b15f-08ee10a5e186 Tue, 31 Jan 2023 00:00:00 +0100 2023-01-30T23:00:00 Ihobek berrikuntzaren alde egin du Euskadiko Eraikuntza Industrializatuari buruzko I. Foroan Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 18 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu hondakinen araudia inplementatzen laguntzera eta ekonomia zirkularra sustatzera zuzendutako 79 proiektu bultzatzeko. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=07000238-2d07-4507-b4bc-c58efd05dac1 Wed, 28 Dec 2022 00:00:00 +0100 2022-12-27T23:00:00 Eusko Jaurlaritzak 18 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu, Next europar funtsen bitartez, ekonomia zirkularra sustatzeko laguntzetara Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Ihobek ezagutza transferitzearen eta bere jarduera enpresei, erakundeei eta herritarrei hedatzearen aldeko apustuari eusten dio, ‘En verde – Berdean’ podcastaren bitartez: jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko kanala, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak bultzatua. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=966dd47f-697c-4b76-8855-39bf600f3679 Fri, 23 Dec 2022 00:00:00 +0100 2022-12-22T23:00:00 Ekonomia zirkularrari eta ekoberrikuntzari buruzko gako guztiak Ihoberen ‘En verde – Berdean’ podcastean Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea, Amaia Barredo, Basque Circular Hubaren bitartez ekonomia zirkularrari buruzko prestakuntza espezializatua eta enpresako praktikak 2022an jaso dituzten gazteen bigarren promozioarentzako –ehun gazte baino gehiago izan dira- diplomak banatzeko ekitaldiaren burua izan da. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=1a5c5d15-9b4d-424f-9534-75e8dddd307f Fri, 16 Dec 2022 00:00:00 +0100 2022-12-15T23:00:00 Ehun gaztek baino gehiagok ekonomia zirkularrari buruzko prestakuntza jaso dute 2022an, Basque Circular Hub ekimenari esker Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Guztira 73 enpresak ¬¬–horietako gehienak ETEak¬– jasoko dituzte ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak. Enpresen eta administrazioaren arteko lankidetza publiko-pribatu horrek ingurumen-hobekuntzak bultzatzen ditu, «Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024rako Planean» eta EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planean ezarritako helburuak betetzen laguntzeko: Hondakinak baliabide gisa eraldatuz (T-Res-En-R). http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=0523bec9-10d5-47e6-9c16-c423c873c9f0 Mon, 12 Dec 2022 00:00:00 +0100 2022-12-11T23:00:00 Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euroko dirulaguntza emango die euskal industriaren ingurumen-hobekuntzarako 100 proiekturi Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Ihobek, Euskadiko ekoberrikuntzari buruzko gida bat aurkeztu du gaur Basque Circular Summiten. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=294b1c48-2c04-4f25-8b52-2b46d6150861 Fri, 25 Nov 2022 00:00:00 +0100 2022-11-24T23:00:00 Lankidetza publiko-pribatuak 105 proiektu ekoberritzaile bultzatu ditu Euskadin, irtenbide zirkular arrakastatsuekin Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Ekonomia zirkularraren eta ekodiseinuaren arloan euskal enpresak egiten ari diren lanaren benetako adibideak Ficoba erakustazokan (Irun) ikus daitezke. ‘Zirkularrak’ erakusketa ibiltaria atzo inauguratu zen Basque Circular Summit 2022an. Hainbat industria-sektoretatik heldu diren 175 produktu jasangarri eta Euskadin ekodiseinatuek osatzen dute bilduma hau. Erakusketa datorren azaroaren 27ra arte egongo da zabalik. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=0bc56e3f-d5b8-4bbb-9cfc-86064533c9c3 Fri, 25 Nov 2022 00:00:00 +0100 2022-11-24T23:00:00 115 euskal enpresek ekodiseinatutako produktuek Euskadiren konpromiso zirkularraren adibide errealak erakusten dituzte Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Basque Circular Summiten bigarren jardunaldiak protagonismoa emango die gaur ETEei, ezinbestekoak baitira EBko ekonomiarentzat, Europako enpresen % 99 eta sektore pribatuko enpleguen bi heren baitira. Alexander Boto, Ihobeko zuzendari nagusiak, ‘Ekonomia zirkularraren aldeko apustua Euskadin’ mahai-inguruan nabarmendu du “ekonomia zirkularra lehiakortasuna dela, ekonomia dela”, eta administrazioaren erronkatzat ingurumen-fiskalitatea aipatu du, “Euskadik bere BPGren %1,6 baitu ingurumen-zergetan, eta Europako batez bestekoa %2,4 baita”. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=8c052040-a0a3-4812-9455-f68077e94d3d Thu, 24 Nov 2022 00:00:00 +0100 2022-11-23T23:00:00 Alexander Boto: “Ekonomia zirkularra lehiakortasuna da; ekonomia da” Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Euskal enpresek paparra ateratzen dute ekonomia zirkularrean, eta Europako Batzordeak ezarritako ingurumen-eskakizunei aurrea hartzen diete. Horrela geratu da islatuta gaur Basque Circular Summit 2022aren irekieran. Estatuko eta Europako hegoaldeko topaketa garrantzitsuenetako bat da esparru honetan, eta industria-sektore askotako 600 profesional baino gehiago erakarri ditu Irunera, negozio-eredu jasangarriagoak eta lehiakorragoak ezagutzeko. Hiru eguneko iraupena duen industria-gailur honekin batera, Euskadin egindako 175 produktu zirkular erakutsiko dira. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=7fc113c7-e048-4257-854a-127dec987d94 Wed, 23 Nov 2022 00:00:00 +0100 2022-11-22T23:00:00 Basque Circular Summit-ek ekonomia zirkularra aurkezten du euskal industria deskarbonizatzeko funtsezko tresna gisa Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Astelehen honetan, Arantxa Tapia sailburuak Europar Batasuneko Ingurumeneko Ministroen Kontseiluan parte hartu du Luxenburgon, autonomia-erkidegoen izenean, Europako Araudiaren proposamenaren aurrean duten jarrerari buruz hitz egiteko. Araudi horren helburua, produktu jasangarriei aplikatu beharreko ingurumen-diseinuko baldintzak ezartzea da. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=f14e312d-087c-4601-b362-0468b9e1e02b Mon, 24 Oct 2022 00:00:00 +0200 2022-10-23T22:00:00 Tapiak ekonomia zirkularra bultzatzeko ekodiseinuari buruzko araudi berria defendatu du EBko Ingurumeneko Ministroen Kontseiluan Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak zabalik du ‘Zirkularrak- Circulares’ erakusketan produktu zirkularrak barne hartzeko epea. Asteklimaren eta Gasteizko Europako hiriburu berdearen hamargarren urteurrenaren inguruan inauguratu ondoren, erakusketa ibiltaria Irungo FICOBA erakustazokan izango da ikusgai azaroaren 23tik 27ra bitartean, Europako hegoaldeko ekonomia zirkularreko topaketarik handiena den Basque Zirkular Summit biltzarra dela eta. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=b330a5bb-4cbe-49b2-bebc-a85a70150fd6 Mon, 17 Oct 2022 00:00:00 +0200 2022-10-16T22:00:00 Azaroaren 10era arte zabalik dago 'Zirkularrak - Circulares' erakusketan produktu zirkularrak barne hartzeko epea Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Ihobe sozietate publikoko ekoberrikuntzan eta ekonomia zirkularrean aditua den Ander Elgorriagak Irlandan aurkeztu ditu Euskadik ekoberrikuntzan lortutako aurrerapenak, emaitzak eta jardunbide egokiak, ekonomia zirkular baterantz aurrera egiten lagungarri direnak. Europako Batzordearen ingurumen-arloko TAIEX aditu-taldearen ekonomia zirkularrari buruzko nazioarteko lantegian izan da, urriaren 4tik 6ra Midlands-en (Irlanda), eta hitzordu garrantzitsua da ekonomia zirkularreko ezagutzak eta praktika hobeak trukatzeko. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=8aabdff5-6975-49b9-a5a2-f01302f46073 Fri, 07 Oct 2022 00:00:00 +0200 2022-10-06T22:00:00 Ihobek ekoberrikuntza defendatu du Irlandan, enpresetan ekonomia zirkularra bultzatzeko tresna gisa Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua ASTEKLIMA - Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen baitan, eta Gazteriaren Europako Urtearekin batera, Ihobe - Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak klima-aldaketari buruzko film laburren I. gazte-lehiaketa antolatu du, 'KLIMAMETRAJE' izenburupean, helburu bikoitzarekin: euskal gazteriak klima-aldaketak Euskadin duen inpaktuaren inguruan duen ikuspegia ezagutzera ematea; eta herritarrak kontzientziatzea, sentsibilizatzea eta mobilizatzea. Izena emateko epea 2022ko azaroaren 18ra arte egongo da zabalik. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=08250011-21a8-4e73-92c0-7cdc080c16e9 Wed, 05 Oct 2022 00:00:00 +0200 2022-10-04T22:00:00 Ihobek ‘KLIMAMETRAJE’ abiatu du: gazteentzako bideo-lehiaketa bat, klima-aldaketaz 90 segundotan kontzientziatzera zuzendua Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak gaur goizean Gasteizen inauguratu dute Basque Circular Hub Euskadiko ekonomikoa zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroaren beste egoitza bat. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=b3efcf3b-c242-403f-a2db-cd0786c81391 Tue, 04 Oct 2022 00:00:00 +0200 2022-10-03T22:00:00 Eusko Jaurlaritzak ekonomia zirkularra bultzatzen du, Gasteizen Basque Circular Hub zentroaren beste egoitza bat irekitzearekin Sozietate Publikoa Ihobe Erakusketa ibiltaria Europa Biltzar Jauregian bisitatu ahal izango da urriaren 2ra arte, Green Capitalen 10. urteurrena ospatzeko goi bilerarekin bat eginda: Hiri eredu jasangarriak. Erakusketaren esparruan, herritarrei zuzendutako jarduera ugari egingo dira aldi berean, baita “Produktu zirkularrak eta ekodiseinatuak: Gasteizko enpresen esperientzia praktikoak” jardunaldia ere, besteak beste. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=19a89e3e-7fd6-42bb-8763-c39a2b30fedf Sun, 25 Sep 2022 00:00:00 +0200 2022-09-24T22:00:00 “Zirkularrak-Circulares” erakusketak Euskadin egindako produktu zirkularrak erakutsiko ditu Gasteizen Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Graduko azken urtean dauden gazteek 80 orduko ikastaro erdi-presentziala eta ikasketekin bateragarria egin ahal izango dute. Ikastaroa eta gero, euskal enpresetan praktika ordainduak egiteko aukera izango dute.

http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=f93bd3b7-19a3-4742-ab4d-8537ff118ed5 Thu, 22 Sep 2022 00:00:00 +0200 2022-09-21T22:00:00 Basque Circular Hub-eko doako prestakuntza eta praktikak ekonomia zirkularrean fokua: produktuen ekodiseinua Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Ihobek, Basque Circular Hub-en bidez, doako 7 ikastaro eskaintzen ditu jarduneko profesionalei zuzenduta, ekonomia zirkularraren bidez beren lehiakortasuna hobetzen duten enpresetan oinarrizko ezagutza bat integratzeko. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=aa11259b-a3d0-4501-9dcb-23acd6ce18e9 Wed, 21 Sep 2022 00:00:00 +0200 2022-09-20T22:00:00 Ekonomia zirkularrari buruzko doako ikastaroak jarduneko profesionalentzat Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Ihobek deialdi berri bat ireki du ekonomia zirkularreko proiektuak bultzatu nahi dituzten eta horretarako interesa duten enpresen lankidetza bilatzeko, Basque Circular Hub-eko talentu gazteen laguntzaz.

http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=3ed4d57e-66ac-4c00-943a-67e820cae347 Tue, 20 Sep 2022 00:00:00 +0200 2022-09-19T22:00:00 Basque Circular Hub-ek enpresak bilatzen ditu ekonomia zirkularreko proiektuak aditu gazteekin lankidetzan garatzeko Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Ihobe sozietate publikoak Basque Circular Summit 2022 antolatuko du azaroaren 23tik 25era Ficoba erakustazokan, Irunen, “Walking the talk” (Praktikan jartzea) lelopean. Europa osoko 500 espezialista bilduko ditu biltzarrak, eredu ekonomiko zirkularreranzko trantsizioak industriarako zer inplikazio dituen aztertzeko eta eredu horrek industria-sektore desberdinei eskaintzen dizkien negozio-aukerei eta enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzari buruz eztabaidatzeko. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=da841873-6645-4909-b5a3-7b1a27737378 Mon, 22 Aug 2022 00:00:00 +0200 2022-08-21T22:00:00 Ekonomia zirkularraren eredua eta eredu horrek industriaren lehiakortasunean duen inpaktua izango dira Basque Circular Summit 2022ren ardatzak Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Basque Circular Hub zentroak —Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoak (Ihobe) kudeatutako ekimen bat, prestakuntzaren eta ezagutzaren transferentziaren arlokoa— Circular Berrindartzea 2021 programa garatu zuen 2021ean, helburu bikoitz batekin: Euskadin gazteen enplegua sustatzea eta euskal enpresa txiki eta ertainek ekonomia zirkularrarekin lotutako erronkei aurre egin diezaieten erraztea. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=ea6af42c-0c9f-4ffe-9f7c-d33dcf7007ca Thu, 04 Aug 2022 00:00:00 +0200 2022-08-03T22:00:00 Ihobek ekonomia zirkularreko sektore-gakoak eman ditu, lehiakortasunerako aurrea hartzeko ikuspegitik Sozietate Publikoa Ihobe Ekodiseinua Irailaren 24tik urriaren 2ra, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregiak hartuko du Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren “Zirkularrak-Circulares” erakusketa. Erakusketak produktuen katalogo zabal bat jasotzen du, zeinetan ekodiseinu-metodologiak aplikatu diren bizi-zikloaren ikuspegiarekin. Beraz, haien ingurumen-inpaktua nabarmen murriztu dute, Europako industria-sektore osorako eredu bihurtuz. Erakusketa doakoa izango da, eta bisita gidatuak eskainiko ditu, parte-hartzaileek xehetasunez ezagut ditzaten produktu horiek dakartzaten ingurumen-hobekuntzak. http://www.basquecircularhub.eus/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=29746395-ec05-41fb-b372-d386796552e1&Cod=de2f2496-a315-4f8a-a86d-b2440bb8d684 Fri, 22 Jul 2022 00:00:00 +0200 2022-07-21T22:00:00 Vitoria-Gasteizek hartuko du Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren erakusketa, irailaren 24tik urriaren 2ra 29/04/2024 5:14:15 http://www.basquecircularhub.eus http://www.basquecircularhub.eus 29/04/2024 5:14:15 avisos@ihobe.eus http://www.basquecircularhub.eus http://www.basquecircularhub.eus/recursos/img/rsshome.jpg eu